XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HILTZAILEEK INBADITZEN GAITUZTE

Birus berriek eta antibiotikoak jasaten dituzten bakterioek gizateriak gaitz kutsakorren kontra egindako aurrerapausoak hankaz gora botatzen dituzte.

Edonon eta edonoiz eraso egin dezakete; itsasuntzian zoazela, etxe ondoko jatetxean edo parkean.

Eta edozein izan daiteke birusaren eramaile: ikasgelako laguna, autobusean gure ondoan eserita doana edo gure azkeneko maitea, nahiz eta itxura osasuntsua eduki.

Izan ere, edozein tokitara joanda ere, mundu ikustezineko izakiek erasotzen digute: protozooek, bakterioek, birusek eta abarrek.

Horietako askok kalterik ez dute egiten eta erraz egiten zaie aurre, baina beste batzuk hiltzaileak dira.

Mikrobio guztiak kontrolatuta edo konkistatuta geneuzkala uste genuen, baina errealitateak gauzak bere lekuan utzi ditu.

Noiz desagertuko dira gaixotasunak? galdera egiten zen lehen baina, orain, noiz azalduko da hurrengo birusa? da.

Ez da GIB birusa bakarrik, zeren eta beste batzuk ere agertu baitira: Afrikan Ebola (GIB baino lehenago detektatutakoa) edo Marburg izenekoak eta Hegoamerikan Junin, Machupo edo Sabia izenekoak, adibidez.

Eta oraindik izenik gabeko beste mehatxu asko ere badira.

X birusa deitutakoa, esaterako, Sudango oihanean sortu zen iaz, milaka pertsona hil eta ezkutatu egin da berriro.

GIB birusa oraindik heldu ez diren beste gaixotasun batzuen aintzindaria dela uste da.

Honek guztiak badirudi gure psikean eragina duela, eta antibiotikoen garaipen-arotik gaixotasun-antsietateko arora igarotzen ari garela ematen du.

Mendetan berririk izan gabeko birus berriak ari dira sortzen, gizakiarekin harremanik gabeko animaliengan egon direlako.

Gizakiak animalia horiek aurkitu dituenean (oihan-zati bat kolonizatutakoan, esaterako), birusak beste ostalari-mota bat kolonizatzeko aukera izaten du.

Zientzilariek Ebola birusak eta Afrikako beste birus batzuek jauzi hori egin zutela uste dute eta beste asko agertuko direla ere bai.

(Time aldizkariko artikulua, 37. alea, 1995).

Artikulu honetan datzan gizateria mehatxupean dago ideiak funtsik baduela ala exagerazioa dela iruditzen zaizu?